Xanga Counter

miércoles, 24 de abril de 2013

TXORI APROBETXATEGIA


Patxi eta aitona kukuari buruz hitz egiten ari dira.

- Jakina, kukuak beldar iletsuak jaten ditu habiak zuhaitzetako adarretan egin ahal izateko 

-esan du Patxik.

- Ez, elikatzeko jaten ditu -zuzendu du aitonak.

Iribarre eginez, kukua zer lotsagabe eta aprobetxategia den kontatu dio mutikoari.



"Kukuak ez du bere habia egiten, ezta bere arrautzak txitatzen ere. Arrautzak erruteko 

garaian, beste txori batzuen habien bila hasten da kuku emea. Berehala aurkitzen ditu, 

usaimen fin-fina du eta. Gustuko habia aurkitze duenean, arrautza erruten du eta bertan 

uzten du, beste txori batek berotu dezan. Txitak jaiotzen direnean, kukua besteak baino 

askoz handiagoa da eta, lumak hazten zaizkionean, zorria bezain itsusia da. 


Kukua oso denbora gutxian hazten da eta haren gurasotzakoak zoratu egiten dira elikatu 

ahal izateko".


HIZTEGIAN BILATU

Erruteko

Zorria

Zoratu


GALDERAK ERANTZUN

Zergatik jaten ditu kukuak beldarrak?

Kukuak bere habia egiten ahal du?

Zein ezaugarri bereziz baliatzen da kukua habiak aurkitzeko?

Kukuarekin alderatuta, nolakoak dira habiako gainontzeko txitak?

Zer dira gurasotzakoak?


No hay comentarios:

Publicar un comentario