Xanga Counter

jueves, 18 de abril de 2013

KUKURUTXAK

Patxik iluntzean futbol zelaian aurkitu duen zomorro txikiak erakutsi dio aitonari. 

Zomorrotxoa lurrean zebilen. Gris kolorekoa zen, txitxirioa baino txikixeagoa, eta 

gorputza maskor txiki gisakoez osaturik zeukan. Egitura harrigarria zuen: maskorren 

ertzak ezin hobeto loturik zeuden bata bestearekin. Belar batez ukituz gero, bola forma 

hartuz biribiltzen zen. Zomorro maratza zirudien. Bakean utzi bezain laster, presaka 

ekiten zion lehengo bideari. 

Oso lanpetuta egongo zen nonbait!

Aitorrek, ongi aztertu eta ukitu ondoren, kukurutxa zela adierazi zuen. Eta hala izango 

da, Aitorrek gauza mordoa baitaki animaliei buruz.

Bilatu hiztegian hitz hauen esanahiak euskaraz, gero sinonimo bat jarri.

- Zomorro

- Maskor

- Egitura

- Maratza


Erantzun galdera hauei.

Nola du izena Patxik ikusi zuen animaliak?

Non aurkitu zuen Patxik animalia hori?

Zein kolorekoa da kukurutxa?

Nola dago osaturik animaliaren gorputza?

Nola defendatzen da animalia ukitzen dutenean?

Zer egin zuen Aitorrek kukurutxa zela adierazi baino lehen?

No hay comentarios:

Publicar un comentario