Xanga Counter

jueves, 25 de abril de 2013

Aitonak honela jarraitu du:

"Kukuak tripazain aseezinak dira: den-dena nahi dute eta gainerako txorikumeei janaria 

kentzne diete mokotik. Horregatik, txorikume gaixo horiek gosez hiltzen dira sarri 

askotan. Habian lekuz estu dabilela sumatzean, kanpora botatzen ditu albokoak inolako 

errukirik gabe.


Batzuetan bakar-bakarrik gelditzen da habian eta harrigarriena zera da, hildako 

txorikumeen gurasoek, gorrotatu ordez, hari janaria eramaten jarraitzen dutela.


Habia uztean ere, beren kumea balitz bezala zaintzen dute.

Barregarria izaten da halako kuku handia guraso txikien alboan ikustea!"

- Ez dut atsegin -esan du Patxik-, txori tranpatia da.


Erantzun galdera hauei.

Zer esan nahi du "tripazain" hitzak?

Zer egiten du kukuak habian eroso egon ahal izateko?

Zer esan nahi du "gorrotatu" hitzak?

Nolakoak izaten dira kukuak zaintzen dituzten gurasoak?

Zer pentsatzen du Patxik kukuari buruz aitonari entzun eta gero?

No hay comentarios:

Publicar un comentario