
Nutrizio-funtzioa egiteko, hainbat substantzia garraiatu behar dira zirkulazio-aparatuaren bidez.
Zirkulazio-aparatua osatzen dute: odolak, odol-hodiek eta bihotzak.
1. Odola
Odola gorputzeko ehun likido bat da. Gorputzeko zelula guztietara iristen da, eta mantenugaiak, oxigenoa,
karbono dioxidoa eta hondar-substantziak garraiatzen ditu.
Odola likido batez (plasma) eta hainbat motatako zelulaz (odol-zelulak) osatuta dago:
- Globulu gorriak ugarienak dira. Oxigenoa garraiatzen dute, eta kolore gorrikoak dira.
- Globulu zuriak gaixotasun askotatik babesten gaituzte.
- Plaketak zelula zatiak dira, eta odol-hodiak ixten dituzte, zauriak egitean. Odol-hodiak plaketen
bidez ixteko prozesuari gatzapen esaten zaio.
2. Odol-hodiak

Odol-hodiak tutu modukoak dira, eta odola hodi horietan zehar ibiltzen da. Hiru motatako odol-hodiak daude: arteriak, zainak eta kapilarrak.
- Arteriak pareta lodienak dituzten odol-hodiak dira. Bihotzetik ateratzen den odola eramaten dute. Gero eta arteria meheagotan adarkatzen dira.
- Zainak odola bihotzera eramaten duten odol hodiak dira.
- Kapilarrak odol-hodi meheenak dira. Arteriak eta zainak lotzen dituzte, odola hodi horietan zehar ibiltzen da organoen barruan.
3. Bihotza
Bihotza pareta gihartsuko organo bat da. Odola bultzatzen du, gorputz osoan zehar zirkulatzeko. Gelditu gabe egiten ditu taupadak bizitza osoan. Bihotza kutxa torazikoan dago, biriken artean, ezkerreko aldean.
Bitan banatuta dago. Eskuineko eta ezkerreko zatia. Zati bakoitzak bi barrunbe ditu: aurikula eta bentrikulua. Zainak aurikulara iristen dira, eta arteriak bentrikulutik ateratzen dira.
Alde bakoitzeko aurikula balbula baten bidez komunikatzen da alde horretako bentrikuluekin. Balbula horien bidez, odola aurikuluetatik bentrikulutara joaten da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario