Xanga Counter

martes, 16 de octubre de 2012


BURUKETAK III

Irene Frantzia eta Alemaniako zigilu bilduma bat ari da egiten. 570 zigilu ditu guztira. Badakizu 40 zigilu gehiago dituela Frantziakoak Alemaniakoak baino. Frantziako zenbat zigilu ditu Irenek?








Kaxa batean ilea tindatzeko 25 anpulu daude. Anpulu bakoitzak 10 cl tinta ditu. Horrelako 30 kaxaren prezioa 900 euro izan baldin bada, zenbatean dago iletarako tinta horretako litroa?





Pedrok 800 m egiten ditu 4 minututan. Juanek 200 m 55 segundutan, eta Luisek 1 km 4 minutu eta erdian. Beti lastertasun berean badoaz, zeinek egiten du lasterketa bizkorren?






Furgoneta batek 30 kutxa laranja daramatza. Kutxa horietako zortzitan 20na kg laranja daude, eta gainerakoetan, 25na kg. Zenbat kilo laranja daramatza, guztira, furgonetan?





Gaur Maiteren urtebetzea da. Maiteren neba Lukas 2 urte zaharragoa da, eta heren aitak Lukasek halako hiru urte ditu. Zenbat urte gehiago ditu aitak Maitek baino?





Ikastetxe batean 15 praka pare erosi dituzte, 180 euroan, futbol-talderako. Elastiko bakoitzak praka pare bakoitzak baino 3 euro gehiago balio du. Zenbat diru kostatu zaizkie, guztira, jokalari bakoitzaren jantziak?





Manexek 50 euroko zazpi billete eta 20 euroko 4 erabili ditu faktura bat ordaintzeko. 2 euroko 3 txanpon itzuli dizkiote. Zenbatekoa zen ordaindu beharreko faktura?

No hay comentarios:

Publicar un comentario