BURUKETAK
II
Bidai batean 100 km egin dira autopistaz,
120 km/h
lastertasunean, eta horren ondoren beste 200 km errepidez, batez beste 80 km/h lastertasunean.
Zenbat denbora behar izan dute 300 km-ak egiteko?
Zoo
batean kontuak atera dituzte eta zooan diren 10 lehoiek han diren 40 otsoek
adina jaten dute, eta 6 tigreek lehoiek jaten dutenaren erdia jaten dute. Astebetean, lehoien, otsoen eta tigreen artean, Deneb
batera, 60 kg
haragi jan baldin badute, zenbat kilo jan dute tigreek?
Ikastetxe
bateko 6. mailan diren 70 ikasleek irteera bat egitera joan behar dute. Bi
autobus behar dituzte. Autobus bat alokatzea 155 euro kostatzen da. Ikasleek
180 euro lortu dituzte zozketa bat eginez, eta Gurasoen Elkarteak 90 euro eman
die. Zenbat ordaindu beharko du ikasle bakoitzak irteera horretarako?
Eiderrek 9 ilarako letra-sopa bat asmatu du. Ilara bakoitzean 9 letra
idatzi ditu. Zenbat letra idatzi ditu, guztira, Eiderrek?
Irakasle
batek armairu bat du bulegoan. Armairuak
zazpi ilara ditu. Ilara bakoitzean zazpi giltzatako daude, eta giltzatako
bakoitzean, zazpi giltza. Zebat giltza daude, guztira, armairuan?
Lau solairuko eraikin batean lau
etxebizitza daude solairuko. Etxebizitza bakoitzak lau leiho ditu kalera. Lehio
bakoitzean lau loreko lau loreontzi daude. Zenbat lore daude, guztira,
eraikineko leihoetan?
Leirek 36 piezako buruhausgarri karratu
bat egin du. Zenbat pieza jarri ditu Leirek karratuaren alde bakoitzean?
No hay comentarios:
Publicar un comentario