Xanga Counter

lunes, 1 de octubre de 2012

BURUKETAK

Kamioi batek 19.000 kg garraia ditzake gehienez. 70na kg-ko 98 kutxa eta 105na kg-ko 25 kutxa kargatu dituzte.
Zenbat kilo gehiago garraia ditzake kamioi horrek?




Loreak 13.062 argazki zituen gordeta ordenagailuan. Gaur, 297 ezabatu ditu, eta 451 argazki berri sartu. Ondoren, argazkiak CDtan gorde ditu. CD bakoitzean 275 argazki grabatu ditu.Zenbat CD behar izan ditu? Zenbat argazki gorde ditu azken CDan?






Romanek eta Arantzazuk bidaia bat egin dute aurtengo udan. Hegazkinean joan-etorria 145 euro kostatu zaie buruko. Hotelean logela bikoitza 87 euro ordaindu dute eguneko. Bidaia, guztira, 1.073 euro ordaindu dute. Zenbat eguneko bidaia egin dute?












Janaren ordularia 40 segundo ateratzen da eguneKo, eta Irenerena 35 segundo aurreratzen da astean. Biek batera jarri zituzten beren ordulariak orduan abenduaren 31ko gaueko 12etan. Zenbateko aldea izango da Janaren eta Ireneren ordularien artean Errege eguneko gaueko 12etan?





Baserri batean 3800 oilo dituzte. Oilo bakoitzak 4 arrautza errun ohi ditu 5 egunez behin. Zenbat arrautza docena biltzen dira baserri horretan 30 egunen burlan?






Ikastetxe batean 627 ikasle dira, eta badakigu neskak bi aldiz gehiago direla mutilak baino. Neska horietako 15i izan ezik, beste guztiei asko gustatzen zaie matematika. Zenbat neskari gustatzen zaie matematika ikastetxe horretan?

No hay comentarios:

Publicar un comentario