Xanga Counter

lunes, 29 de octubre de 2012

PERPAUS MOTAK (III eta IV)

Aginte-perpausak

Aginte perpausak aginduak emateko (baita eskatzeko, erregutzeko eta mehatxatzeko ere) erabiltzen dira eta amaieran harridura-marka (!) eraman ohi dute.

Hiru eratara egin daitezke:

-aditz nagusiekin (Etorri hona!),

-aditz laguntzailearekin: zatoz hona! NOR erako aditzekin

-baiezko perpausa egiteko bakarrik erabil daiteke bide hau


Harridura-perpausak

Harridura-perpausek gure barneko sentipenak adierazten dituzte: harridura, larritasuna, beldurra, kezka, nazka, eta abar. Amaieran harridura marka (!) eramaten dute. Era hauetara osa daitezke, besteak beste:

- erakusleen bidez (Hau da beroa!)

- galdetzaileen bidez (Nolako beroa dagoen! Zenbat jende etorri den!)

- bai adberbioaren bidez (Bai ederra!)


Perpaus elkartuak 

Perpaus bakunak konbinatzetik edo elkartzetik sortzen dira, eta aditz bat baino gehiago izaten dute. Bi modu daude perpausak elkartzeko: juntaduraz eta menderakuntzaz.

Juntadura 

Juntadura bidez maila bereko perpausak lotzen dira. Perpaus bakoitzak bere autonomia du, eta perpaus bat kenduz gero, besteak zentzu osoa izaten jarraituko du:

- Hartu telefonoa;zuretzat da.

Juntadura bi eratara egin daiteke: alborakuntzaz eta juntagailu bidez.

Alborakuntza

Alborakuntzan esanahi aldetik nolabaiteko lotura duten perpausak elkarren ondoan jartzen dira inolako lotura-hitzik gabe; hau da, juntagailurik gabe. Bi alborakuntza mota daude: alborakuntza hutsa eta errepikapen bidezkoa.

Alborakuntza hutsez elkartutako perpausek

Elkarren artean esanahi aldeko lotura logikoa dute

- Hasieran oso formala zen; ia ez zuen zaratarik egiten.


Errepikapen bidezko alborakuntzan elkartzen diren perpausetan

Egitura bera errepikatzen da. Era guztietako hitzak errepikatzen dira:

- nork....nork;
- hala..., nola;
- nahiz..., nahiz....,
- zein....,zein;
- ez..., ez...;
- bai...;bai...;
- nolako..., nolako...;
- halako...; halako...;

Adibidez:

- Nork gehiago, nork gutziago, denok dakigu ordenagailua erabiltzen

No hay comentarios:

Publicar un comentario