Xanga Counter

lunes, 29 de octubre de 2012

PERPAUS MOTAK (I eta II)


Perpaus bakunak

Perpaus bakunak aditz bakarra duten perpausak dira. Perpaus bakunak, hiztunaren jarreraren arabera, lau motatakoak izan daitezke: adierazpen-perpausak, galde-perpausak, aginet perpausak eta harridura-perpausak.


Adierazpen-perpausak

Adierazpen-perpausak gertakariei buruzko informazioa emateko erabiltzen dira. Izan ere, molde horretakoak dira sortzen ditugun esaldirik gehienak. Bi motatakoak izan daitezke:

- Baiezko perpausak (informazioa baieztatzeko erabiltzen dira)

- Ezezko perpausak (informazioa ezeztatzeko erabiltzen dira)


Galde-perpausak

Galde perpausak galderak egiteko erabiltzen ditugu. Galdera marka (?) dute amaieran- Haien erantzuna aditzaren aurre-aurrean kokatu ohi da. Hiru motatakoak izan daitezke:

- Zati-galderak 

Ezagutzen ez dugun informazioa galdetzaile baten bidez adierazten da: Nor da hori? Hori Eneko da.

- Aukera-galderak

Solaskideari aukera egiteko eskatzen zaioa: Nor da hori, Eneko ala Iñaki?

- Bai/ez erako galderak

Bai edo ez erantzuna duten galderak dira: Zurea da, ezta? Ikusi ahal duzu nire kuadernoa?

No hay comentarios:

Publicar un comentario