NUTRIZIO - FUNTZIOA II
Nutrizio-funtzioa
Nutrizio-funtzioa hainbat prozesuz osatuta dago:
- Digestio-prozesua digestio-aparatuan gertatzen da.
- Arnasketa arnas aparatuan gertatzen da.
- Zirkulazioa zirkulazio-aparatuan gertatzen da.
- Iraizketa-prozesua iraitz-aparatuan gertatzen da.
ARNAS APARATUA
Airea hainbat gasen nahastea da. Gas horietako bat oxigenoa da.
Arnas aparatuaren bidez lortzen dugu aireko oxigenoa.
ZIRKULAZIO-APARATUA ETA IRAITZ-APARATUA
Arteriak, zainak eta kapilarrak odol-hodiak dira, eta odola hodi horietan zehar ibiltzen da. Bihotzak odola bultzatu, eta gorputzaren zehar zirkularazten du.
Bihotzak, odol-hodiek eta odolak osatzen dute zirkulazio-aparatua.
Giltzurrunak eta maskuria iraitz-aparatuaren atalak dira, eta odoleko hondar-substantziak kanporatzen dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario