ARNASKETA
1. Zer da arnasketa?
Arnasketaren
bidez, oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa kanporatzen dugu.
Zelulek oxigenoa
behar dute. Oxigenoa mantenugaiekin konbinatu, eta energia lortzen dute.
Prozesu horri célula-arnasketa deritzo. Zelula-arnasketan,
karbono dioxidoa srotzen da, eta gas hori kanporatu egin behar izaten da.
2. Arnas aparatua
Arnas aparatuak atal hauek
ditu: arnasbideak eta birikak.
-
Airea arnasbideetan
zerhar sartzen da gorputzean, eta hodi horietan zehar ateratzen da. Zati hauek ditu: sudur-hobiak, faringea, laringea,
trakea, brokioak eta bronkioloak.
-
Birikak bi organo dira.
Gas-trukea aireko oxigenoa hartu,
eta karbono dioxidoa kanporatzen da. Birikak kutxa toraxikoaren bidez babeztuta daude eta atal hauek ditu:
bularrezurra, saihets-hezurrak eta bizkarrezurraren zati bat.
Arnasa
hartzean, airea sudur-hobien bidez
sartzen da sudurrean, eta faringera
joaten da. Airea faringetik laringera
igarotzen da, eta handik, trakeara.
Trakea bi bronkiotan banatuta dago,
eta bronkio bakoitza birika batean sartzen da. Birikien barruan, bronkioak gero
eta bronkiolo meheagotan banatzen
dira.
Bronkiolo
meneen muturrean, birika-albeoloak
daude. Birika albeoloak odol-kapilarrez estalitako zakutxoak dira.
3. Arnasketa-higidurak
Airea
arnasketa-higiduren bidez sartzen
eta ateratzen da: arnas hartzearen eta arnasbotatzearen bidez.
- Arnas hartzean, kutxa
torazikoa eta birikak zabaltzen dira, arnasa arnasbideetan sartzen, eta birikak
betetzen ditu.
-
Arnas botatzean, kutxa
toraxikoa uzkurtu eta birikak hustu egiten dira, airea kanpora ateratzen.
Birikak
zabaltzeko eta uzkurtzeko gihar (muskulo) hauek parte hartzen dute: diafragmak (toraxa eta sabelaldea) eta saihetsarteko giharrek (saihets
artean).
4. Gas-trukea
Aireak
arnasbideak zeharkatzen ditu, eta birika-albeoloetara iristen da. Aireko
oxigenoa odolera igarotzen da eta karbono dioxidoa, odoletik airera igarotzen
da.
Sudur-hobietatik
ateratzen den aireak atmosferako aireak baino oxigeno gutxiago eta karbono
dioxido gehiago du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario