1. Iraizketa-prozesua
Nutrizioan, zelulek hondar-substantziak sortu, eta
odolaren bidez kanporatzne dituzte. Substantzia horiek gorputzean biltzen
badira, kalteak reagiten dituzte eta hil egin gaitezke.
Hondar-substantziak odoletik kentzeari eta kanporatzeari
esaten zaio iraizketa. Iraitz-aparatuak egiten du funtzio hori.
2. Iraitz-aparatua
Iraitz-aparatuak zati hauek ditu: giltzurrunak, ureterrak, gernu-maskuria eta gernubidea.

- Gernu-maskurian metatzen da gernua, kanporatu aurretik.
- Ureterrak bi hodi dira, eta giltzurrunak eta gernu-maskuria lotzen dituzte.
- Gernubidearen bidez ateratzen da gernua gernu-maskuritik kanpora.
Gorputzeko odol guztia giltzurrunetik igarotzne da. Odola iragazten dute, eta hondar-substantziak kentzen dute. Giltzurrunetan, gernua sortzen da (uraren eta honar substantzien nahastea)
Gernua giltzurrunetatik atera, ureterrak igaro eta maskurira iristen da. Maskurian biltzen da eta gernuaren bidez kanporatzen da.
Giltzurrunek funtzionatzen ez badute, dialisi deritzon tratamendu bat egin behar izaten da, odola makin abaten bidez eramateko edo aldatzeko.
3. Izerdia eta izerdi-gurinak
Beroa egiten duenean eta kirola egiten dugunean, likido bat agertzen da gure larruazalean, gorputza freskatzeko. Likido hori izerdia da.
Izerdia larruazaleko izerdi-gurinetan sortzen da, izerdi gurin bakoitzean hodi bat ateratzen da, hodi horrek poro bat du muturrean, eta izerdia poro horretatik ateratzen da kanpora.
Izerdia urez osatuta dago, hondar substantzia gutxi batzuk eta gatzaz baita ere.
Izerdiak iraizketa-funtzioan parte hartzen du.
Izerdia botatzean, gorputzak ura galtzen du, oso garrantzitsua da ur asko edatea kirola egiten dugunean eta uda denean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario