Xanga Counter

lunes, 17 de septiembre de 2012


ELIKADURA

 1. Elikagaiak
Jaten ditugun produktuei elikagai deritze.
Elikagi bakoitzak mantenugai batzuk ditu eta erabiltzen
ez ditugun substantziak, elikagai hondarrak.

2. Mantenugaiak
Mantenugaiak talde hauetan sailka ditzakegu: karbohidratoak,
gantzak, proteinak, ura, bitaminak eta mineralak.

Karbohidratoak edo gluzidoak energia ematen digute.
Azukrea, patatak, lekaleak eta zerealak

Gantzak edo lipidoak energia ematen digute.
Animalia jatorrikoak (gurina, urdaia)
Landare jatorrietatik (oliba-olioa)

Proteinak beharrezkoak hasteko eta gorputza konpontzeko.
Haragia, arrainak, arraultzek eta lekaleak.

Bitaminak eta gatz mineralak beharrezkoak gorputza osasuntsu egoteko.
Fruituak eta barazkiak
Haragia eta arraina

3. Zuntza
Landare jatorrikoak dute (fruituak, barazkiak eta zerealak)
Ez da mantenugai bat, ez duelako ez eraikuntza materialik ezta energia emoten
Baina beharrezkoa da digestio aparatua ondo funtzionatzeko.
 
4. Dieta osasungarria
Ondo elikatzea funtsezkoa da osasuntsu egoteko. Horregatik, oso garrantzitsua da dieta egokia izatea. Pertsona batek jan ohi dituen elikagaiei esaten zaie dieta. Dieta osasungarria izateko, osoa eta orekatua izan behar du.

Dieta bat osoa da, mota guztietako mantenugaia k
baditu.

Dieta orekatua da, mantenugai bakoitzetik behar
adina ematen badigu.

Dieta osoa eta orekatua ez bada, osasun-arazoak izan ditzakegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario