DIGESTIO-PROZESUA
Digestio-prozesuak hiru fase hauek ditu: digestioa,
xurgatzea eta hondakinak kanporatzea.
1. Digestio-aparatua
Digestio-aparatua digestio-hodiaz eta hodiari erantsitako
guruinez osatuta dago.

Hauek dira
organoak: ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra eta heste lodia.
● Guruin erantsiek likido batzuk
sortzen dituzte: digestio-urinak. Digestio-hodira
isurtzen dituzte urinak.
Hauek dira
guruinak: gibela, listu-guruinak eta pankrea.
2. Digestioa
Elikagaiak deskonposatzean
datza, mantenugaiak lortzeko.
Ahoan, hortzek elikagaiak
xehatzen dituzte, eta listu-guruinek listua isurtzen dute, nahaste horri elikadura-bolo deritzo.
Elikadura-boloa faringean eta hestegorrian zehar igaro, eta urdailera iristen da.
Urdailean, urdail-urinak sortzen dira. Elikagaien nahasteari Kimoa deitzem zaio.
Kimoa heste meharrera igarotzen da. Heste meharrean, heste-urina sortzen da. Heste-urinaz
gain, pankrean
sortutako pankreako
urina eta gibelean sortutako behazuna ere nahasten dira kimoarekin.
Urin horien bidez,
digestioa amaitzen da, eta kimoa kilo bihurtzen da. Kiloa
elikagaien mantenugaiz eta digeritu ezin diren hondarrez osatutako ahia da.
3. Xurgatzea
Kiloko mantenugaiek ez dute
ezertarako balio digestio-hodiaren barruan. Mantenugai horiek erabili ahal
izateko, odolera igaro behar dute.
Mantenugaiak digestio-hoditik odolera
igarotzeari xurgatze
deritzo.
Prozesu hori heste meharrean gertatzen da.
Heste meharrak hainbat
tolestura ditu barruko aldean, eta tolestura horietatik, heste-bilo
deritzen
luzakin mehe-meheak ateratzen dira.
4. Hondarrak kanporatzea
Mantenugaiak
xurgatu ondoren, digeritu ezin diren elikagai-hondarrak geratzen dira. Hondar horiek heste meharrean zehar joan, eta heste lodira iristen dira. Heste lodian, gorozki bihurtu, eta uzkiaren bidez kanporatzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario