Xanga Counter

miércoles, 1 de mayo de 2013

ZUREZKO PANPINA

Patxi oparitu dioten liburua irakurtzen hasteko irrikan dago.

Azala aztertu eta egilearen izenari erreparatu dio. Ahots goran irakurri du, aurrerantzean 

hobeto gogoratuko duelakoan.

-Carlo Collodi! -dio poliki. Ondoren, liburua kontu handiz zabaldu eta irakurtzen hasi da.


PINOTXO

Behin batean, herri txiki batean, bazen Geppeto izeneko zurgin zahar eta zintzo bat.

Egun batean, zurezko panpina bat egitea bururatu zitzaion Geppetori.

Burua egiten ari zela, honela zioen bere barrurako, irri eginez:

"Buru biribil-biribila egingo diot, eta sudur luzea aurpegian, hobeto usaintzeko"

"Orain begi handi eta oso irekiak egingo dizkiot, ongi ikusi eta asko ikasteko", jarraitu 

zuen Geppetok bere golkorako. "Hau pena benetako uma ez izatea! Nire lanbidea 

erakutsiko nioke eta baita herri txiki hau ere. Benetako umea izango balitz, begi ederrak 

izango lituzke, eztiaren kolorekoak, nik bezalaxe." Horrelako gogoetak zebilzkion buruan 

zurgin zaharrari zurezko panpina berezi hura egiten ari zela.

"Orain ahoa egingo diot", pentsatu zuen Geppetol eta irribarrez zegoen aho handi bat egin 

zuen.

"Panpina ederra izango da benetan", pentsatu zuen Geppetok. "Umea izango balitz, txite 

barregarriak kontatuko lituzke, izozkiak izugarri gustatuko litzaizkioke eta dantzari trebea 

izango litzake."

Azkenik, belarriak egin zizkion. Burua bukatu zuenean, panpinarentzako izen aproposa 

bilatzen hasi zen: "Pinotxo deituko diot. Seme bat eduki izan banu, horrelaxe deituko 

niokeen. Bai horixe! Semtzar hartuko dut nik panpin hau!".


Galderak erantzun.

- Non bizi zen Geppeto, herri batean ala hiri batean?

- Nolakoa zen Pinotxoren ahoa?

- Zer erakutsiko lioke Geppetol Pinotxori umea izan balitz?

- Zein lanbide zuen Geppetok?

- Semerik izatekotan, zein izen jarriko zion Geppetok?

- Zer egiten du Patxik liburuaren idazlearen izenaz gogoratzeko?

- Zergatik egin zion Geppetok sudur luzea Pinotxori?

- Noiz egin zion Geppetok ahoa Pinotxori?

- Nolakoa imajinatzen zuen Geppetok Pinotxo?

- Zein kolorekoak ziren Geppetoren begiak?


Bilatu hiztegian

- Irrikan

- Ahots goran

- Zurgin

- Zintzo

- Golkorako

- Zurezko 


Imagina ezazu gaur zure gustoko panpina bizitza hartu duela, arnasa hartzen duela, 

hitz egiten duela, ibili eta ikusi ahal duela, idatzi testu tixiki bat 7 lerrokoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario