Xanga Counter

martes, 30 de abril de 2013

Patxi txakur bati segika


Hortzaren kontu harekin guztiarekin behinola agure baten txakurraren atzetik egindako 

ibilibide luzeaz gogoratu zen Patxi.

Arratsalde hartan oso lasai irten zen kalera, beti bezala, eta itsu batekin egin zuen topo. 

Gizonak txakur gidari bat eta makila bat zeramatzan. Halako batean, zarata ba entzun eta, 

guztiz beldurturik, korrika bizian hasi zen txakurra.


- Ez kezkatu, jauna, -esan zuen Patxik-. Neuk ekarriko dizut txakurra.


Eta ziztu bizian abiatu zen txakurraren atzetik antxintxika.

Bi kale zeharkatu zituen eta, hirugarrenean, ezkerrerantz jo zuen. Kale bukaeran zaldi 

gainean zegoen gizon baten estatuaren perera heldu eta... txakurraren arrastrorik ez!


Ezkerreko kalea hartu zuen, parkera zihoana. Txakurrek parkeak atsegin dituztela otu 

zitzaion. Bete-betean asmatu zuen. Txakurra parkean zegoen, lurreko hosto zimelak 

usaintzen.


Patxik bere galtza uhalak erabili zituen txakurra lortzeko eta lehenengo bide beretik 

abiatu zen. Udaltzain batek mutikoa ikusi eta hauxe pentsatu zuen harriturik: " Hori 

bitxikeria! Txakurra galtza uhalekin lotzea ere!".


Agurea zain zegoen tokira heldu zenean, honela hitz egin zion Patxik:

- Itzuli gara. Hementxe duzu txakurra.

- Eskerrik asko, mutiko, baina ez zen beharrezkoa txakurraren bila joatea. Batzuetan 

parkera joaten da jolastera, baina berehala itzultzan da.


Hainbeste ibili eta ezertarako ez! Txakurrak beste inork baino hobeto ezagutzan zuen 

herria.


Galderak erantzun.

- Zein animaliak laguntzan diete itsuei lasai ibiltzen?

- Txakurraz gain, zer erabiltzen dute itsuek estropezu ez egiteko?

- Estatuatik parkera joateko, zein kaletik jo zuen Patxik?

- Zer zegoen parkeko lurrean?

- Zer erabili zuen Patxik txakurra lotzeko?

- Nondik itzuli zen Patxik?

- Zer iruditu zitzaion udaltzainari ikusi zuena?

- Zertara joaten zen txakurra parkera?

- Zergatik ez zen beharrezkoa txakurraren atzetik joatea?

- Zer ezagutzen zuen txakur honek beste inork baino hobeto?



Bilatu hiztegian.

- Agure

- Korrika bizian

- Kezkatu

- Ziztu bizian

- Antxintxika

- Otu

- Zimelak



Jarri beste 7 hitz hauen modukoak.

- Bete-betean

- Poz-pozik

No hay comentarios:

Publicar un comentario