Xanga Counter

viernes, 26 de abril de 2013

MARITXU TEILATUKO

Aneri hortz bat erori zitzaion. Oheratzean, loak hartu ezinik egon zen, Maritxu Teilatukok ekarri zion oparian

pentsatzen.

Azkenean, begiak itxi eta loak hartu zuen.

Goizean esnatu zenean, hortzaz oroitu zen eta burukoaren azpian begiratu zuen berehala.

Hortzaren lekuan pakete txiki bat zegoen eta haren alboan ondoko mezua idatzirik zeukan gutunazal bat:

"Hemen duzu euro bat, Maritxu Teilatukoren partez. Ez du etortzerik izan eta zuri emateko esan dit.

Aitonak."

Korrik-korrika joan zen amari erakustera, eta bidean Patxirekin egin zuen topo. Sinadura ikusi zuenean,

aitona Maritxu Teilatukoarena egiten ibili zela esan zion mutikoak arreba txikiari.

Anek paketetxoari begiratu zion eta oso pozik jarri zen.

- Zabaldu, horrela ziur jakingo dugu norena den -esan zuen Patxik.

Oso ongi tolestutako paper txiki bat zegoen bertan. Anek zabaltzean, plano bat eta jarraibide batzuk ikusi zituen.

1. Sartu sukaldeko atetik eta eman hiru pausu aurrera.

2. Jo ezkerretarantz eta bilatu ate txikitxo bat.

3. Sartu jakitokian eta zoaz apalategietara.

4. Begiratu ongi, laurak arakatu eta bertan aurkituko duzu.

Aurkitu zuenean, hura ezustekoa!!! Hantxe zegoen bere musuzapia, korapilo batez loturik eta barruan

aurreko egunean erori zitzaion hortza.

Paper bat ere zegoen, kantutxo bat zekarrena:

" Maritxu Teilatuko

gona gorriduna

eutsi hagin zaharra eta

ekarri berria."



Egin galderak

- Anek hortza burukoaren azpian gorde zuen.

- Anek burukoaren azpian euro bat aurkitu zuen.

- Anek aurkitutakoa amari erakustera joan zen.

- Paketetxoa itxita zegoen.


Galderak erantzun

- Nor zen Maritxu Teilatuko benetan?

- Zergatik dio Patxik aitona Maritxu Teilatukoarena egiten ibili zela?

- Zenbat apalategi zeuden jakitokian?

- Zer egiten du Maritxu Teilatukok?


No hay comentarios:

Publicar un comentario