Kukua
Etxera iritsi zenean, Patxik Aitorrenean ikusitakoaren berri kontatu
zion aitonari: kanarioak kaiola barruan zeuzkala eta berak aske
izatea nahiago zuela.
- Bada txori bat -esan zion aitonak-, zuhaitzak ikaragarri gogoko
dituena. Handi samarra da, usoaren tamainakoa gutxi gorabehera,
eta itsas luze-luzea du. Moko beltz txikia eta hankatxo labur
horiak ditu.
Kukua herrialde guztietan bizi da. Nolanahi ere, iparraldeko
lurraldeetan hegoaldekoetan baino gehiago ugaltzen da. Basoetan
bizi da; ez da inoiz etxe inguruetan ibiltzen edo mahastietan
pausatzen. Basoetan gustura bizi da eta, basoak handiak badira,
hainbat gusturago.
Aitonaren hitzak entzunda, Patxik kukua ikusi ere egin zezakeen ia-
ia, zeruan alde batetik bestera hegaz.
Erantzun galdera hauei.
- Nola du izena aitonak deskribaturiko txoriak?
- Tamaina dela eta, zein anaimaliaren antzekoa da kukua?
- Nolakoa da kukuaren mokoa?
- Nolakoak dira kukuaren hankak?
- Txikiak - Handiak - Beltzak
- Non gustatzen zaio bizitzea?
Bilatu hitz hauek hiztegian.
- Ikaragarri
- Samarra
- Ugaltzen
- Mahastietan
No hay comentarios:
Publicar un comentario