Europako
hidrografia
Europako ibaiak
Beste kontinentetakoekin
konparatuz gero, Europako ibaiak ez dira oso luzeak, ezta oso emaritsuak ere.
Haien azterketa egiteko, zein
ozeano edo itsasotan isurtzen dituzten urak behatuko dugu, 4
isurialdedesberdinduz:
Arktiar
ozeanoan itsasoratzen direnak
Petxora eta Ipar
Dvina adibidez.
Ibai hauek Europako ekialdeko lautada zabalak zeharkatzen dituzte.
Iparraldean daudenez, negu
garaian beren urak izoztuak egoten dira.
Europako erliebea asko aldatzen
du leku batetik bestera. Erliebean hurrengo ezaugarriak kontutan hartu beharko
dituzu:
Penintsulak-uharteak-artxipielagoak
Europako mapa begiratzen baduzu,
kostaldeko erliebe berezia ikusiko duzu. Lurralde zati batzuk, itsasoan sartzen
dira eta urez inguraturik gelditzen dira ea leku guztietatik. Dakizunez lur
zati horiek penintsulak dira,
eta haien artean hauexek dira aipagarrienak: Eskandinavia, Jutlandia, Iberiar, Italia,
Krimea, eta Balkandar penintsula.
Penintsula horien artean eta lurralde horiek inguratuz, Atlantiar ozeanoa, itsaso desberdinetan banatzen da:Baltiko itsasoa, Ipar itsasoa, Kantauri, Mediterraneoa, Tirreniarra, Adriatikoa, Joniar, Egeo, Itsaso Beltza…
Uharteak, ugari dira Europan, batzuk oso handiak gainera. Zenbaitetan taldetan elkartuta agertzen dira,artxipielagoak osatuz. Hor dituzu esate baterako, Britania Handia eta Irlandako uharte handiak beste zenbait uharte txikiagorekin batera artxipielago Britaniarra osatuz.
Islandia, Baleareetako Mallorca, Korsika, Sardinia, Sizilia, Kreta… ere Europako uharte handiak dira.
Penintsula horien artean eta lurralde horiek inguratuz, Atlantiar ozeanoa, itsaso desberdinetan banatzen da:Baltiko itsasoa, Ipar itsasoa, Kantauri, Mediterraneoa, Tirreniarra, Adriatikoa, Joniar, Egeo, Itsaso Beltza…
Uharteak, ugari dira Europan, batzuk oso handiak gainera. Zenbaitetan taldetan elkartuta agertzen dira,artxipielagoak osatuz. Hor dituzu esate baterako, Britania Handia eta Irlandako uharte handiak beste zenbait uharte txikiagorekin batera artxipielago Britaniarra osatuz.
Islandia, Baleareetako Mallorca, Korsika, Sardinia, Sizilia, Kreta… ere Europako uharte handiak dira.
Mendikateak
Europako lurralde gehiena Uraletatik hasi eta
Atlantiar ozeanoraino iristen den lautada handi bat da.
Mendikate garrantzitsuenak Eskandinaviar mendiak, Ural mendiak, Mazizo
zentrala, Alpe mendiak, Pirinioak, Apenino mendiak, Karpato mendiak eta Kaukaso mendiak
dira.
Atlantiar ozeanoan itsasoratzen
direnak
Ibai ugari aipa ditzakegu talde
honetan: mendebaldeko Dvina, Vistula, Oder, Elbe, Rhin, Sena, Loira,
Garona, Thames, Duero, Tajo…
Ibai hauetako gehientsuenek
Europako lautadak zeharkatzen dituzte eta beren ur-emaria nahiko erregularra
da. Aldapa gutxi eta ur nahiko dutelako, asko nabigagarriak dira.
Mediterraneoan itsasoratzen
direnak
Beren urak Mediterraneora
isurtzen dituzten ibaien artean garrantzitsuenak Ebro, Rodano eta Po dira.
Ibai hauek ez dira oso luzeak,
eta gainera orain arte aipatutakoak baino lurralde askoz menditsuagoak
zeharkatzen dituzte. Jaiotzen diren tokiko mendilerroak altuagoak dira eta
itsasoratzen diren kostara egin beharreko ibilbidea ez da lautadetan bezain luzea.
Ur emari aldaketa handiak izaten
dituzte, eta sarritan, uholdeak sorrarazten dituzte gainera.
Itsaso
Beltzean edo Kaspiarrean itsasoratzen direnak
Ibai hauek, Europako luzeenetakoak dira eta lautadak zeharkatzen
dituztenez, aldapa gutxikoak eta nabigagarriak dira.
Itsaso Beltzera jaisten diren
ibaien artean, Danubio, Dniester, Dnieper eta Don dauzkagu.
Kaspiar itsasora jaisten direnen
artean berriz, garrantzitsuenak Volga eta Ural dira.
Europak, bere latitudeagatik,
klima atsegina eta tenperatura epelak ditu bere lurralde gehienetan. Europa
osoa itsaso eta ozeanoetara oso zabalik dagoenez, leku askotan hauen eraginak
klima hezea bihurtzen du. Mediterraneo inguruko klima berezia da eta
kontinentearen barnealdera murgiltzen garen neurrian, klima ere aldatuz joango
zaigu.
Orain bi ariketa egingo dituzu:
lehenengoan Europako uharte eta penintsulak kokatuko dituzu mapan, bigarrenean,
hurrengo orrian, itsasoak eta mendikateak. Egiteko, internet edo gela edo
etxeko Atlasa erabili ahal dituzu.


No hay comentarios:
Publicar un comentario