Mugimendu asko borondatez egiten ditugu, nahi ditugulako (pilota bat eskuetan hartzea).
Mugimendu asko erreflexuez egiten ditugu, nahi gabe (beroa sentitu, edalontzia ukitzean).
1. Borondatezko mugimenduak
Mugimendu
hauek nahita egiten direnak dira, hau da, garunak informazioa hartu eta
prozesatu ondoren
ematen duen erantzuna. Hasieran haurrentzan ahalegin handia
eskatzen dute muskulu ezberdinak koordinatu behar direlako.
Adibidez:
bizikletan ibilten ikastea, kotxea gidatzen ikastea, lurrera jausitzako
idaztortza batzea…
Mugimendu
hauek borondatezkoa dira baina hainbestetan errepikatzeagatik ohitura bihurtu
dira. Hauek egiteko ez da ahalegin eta arreta handirik behar, horregatik beste
gauza batzuk egin litezke bitartean.
Adibidez: gidatzea, bizikletan ibiltea, eskuak garbitzea, eskilarak igotzea…
3. Mugimendu erreflexuak
Automakikoki gertatzen dira, agindurik eman gabe, arriskuetatik
babesten gaituzte, askotan ez du garunak esku hartzen Bizkarrezur
muinak jasotzen du agindua.
· Pausuak:
Zentzumen organoak estimulua jasotzen du eta informazioa edo garunera edo bizkarrezur muinera bildatzen
du. Garunak edota bizkarrezur muinak informazioa jaso eta agindua ematen du. Agindua nerbio motor baten
bidez giharretara joaten da. Kanpo estimulu bati ematen zaion mugimen erantzun berezko eta nahi gabekoa
da, zerebeloak sortua.
Jaiotzetik bertatik ditugunak, haurdunaldian ere batenbat ikus daiteke, eta hil arte askok gure bizitzan
lagunduko digutenak dira.
Jaiotzetikoak dira. Bizkarrezur-muinetik erregulatzen dira eta garun-enborraren mailatik.
4. Lokomozio-aparatuen funtzionamendua
· Giharrez eta hezurrez osatuta dago.
· Hezurren muturrak kartilagoz osatuta daude.
· Hezurrak artikulazioetan lotzen dira lotailuen bidez.
· Giharrak tendoien bidez lotuta daude hezurrei.
Gorputza honi esker mugitzen da, eta giharrek eta hezurrek esku hartzen dute. Giharrek garunak edota
bizkarrezur muinak bidalitako aginduak jasotzen dituzte (nerbio motorren bidez).
Hezur- sistemako artikulazioa mugikorren bidez mugitzen dira gorputz atalak normalean gihar antagonistak
izaten dira, hau da, bi gihar elkarren kontrako mugimenduak egiten dituzte.


No hay comentarios:
Publicar un comentario