IRUDI GEOMETRIKOAK

Irudi geometriko guztiek planoaren zati bat hartzen dute.
Irudi batek hartzen duen plano zatia lerro itxi batek mugatzen du.
Irudi bat mugatzen duen lerro itxia zati batzuk zuzen edota makurrak dituen haren perimetroa da.
Perimetro zati guztiak zuzenak dituzten irudiei poligono deitzen zaie.
GORPUTZ GEOMETRIKOAK
Gorputz geometriko guztiek espazioaren zati bat hartzen dute.
Gorputz batek hartzen duen espazio zatia gainalde itxi batek mugatzen du.
Gorputz bat mugatzen duen gainazala haren albo azala da, eta izan ditzake zati planoak edota makurrak.
Zati guztiak planoak dituzten gorputzei poliedro deitzen zaie.
POLIEDROAK

Poligonoz mugatutako gorputzak dira.
Poliedroaren aurpegiak poliedroa mugatzen duten poligonoak dira.
Poliedroaren ertzak bi aurpegiek batera dituzten zuzenkiak dira.
Poliedroaren erpinak hiru ertzek edo gehiagok batera dituzten puntuak dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario