Xanga Counter

jueves, 20 de septiembre de 2012



ERANTZUN / GALDERA

Zer da digestio-aparatua?
Digestio aparatua gorputzera sartzen diren elikagaiak organismoaren zelulak erabiltzeko substantzia bihurtzeko parte hartzen duten organo eta prozesuek osatzen dute.

Zeintzuk dira atal nagusiak?
Digestio aparatuaren atal nagusia hodi luze bat da. Hodi hori ahoan hasi eta uzkian amaitzne da, bere zatiak urdaila eta hesteak dira.

Non hasten da eta non bukatzen da?
Digestio aparatua ahoan hasi eta uzkian amaitzen da.

Zer dira elikagaiak?
Elikagaiak jaten ditugun produktuak dira, elikagaiak mantenugai batzuk dituzte eta beste batzuk elikagai-hondarrak dira.

Zer dira mantenugaiak?  
Mantenugaiak karboidratoak edo gluzidoak, gantza edo lipidoak, proteinak, ura, bitmainak eta gatz mineralak dira, elikagaietan dauden bizitzeko behar ditugun substantziak dira.
Zertarako behar dugu energia?
Energia gorputzak lanean hasteko, arnasa hartzeko, bihotzak taupadak egiteko, ibiltzeko, pentsatzeko… behar dugu.

Zergatik behar dugu nutrizioa?
Nutrizioa behar dugu nutricio funtzioaren barruan dauden bizitzeko behar ditugun eraikuntza materialak eta energia lortzeko prozesu guztiak.

Nola gertatzen da nutrizioa?
Nutrizioa prozesu luzea da. Elikagaiak artesa da lehenengo urratsa. Elikagaiak substantziaz osatuta daude. Mantenugai horiek energia eta eraikuntza material bihur ditzakegu, beharrezkoa da elikagaiak dituzten mantenugaiak lortzea, hauek erreakzio kimiko bat sortzne dute eta horretarako oxigenoa lortu behar dute, hauek mantenugaiak banatzen dituzte eta prozesu horretan hondakin batzuk sortzen dira, eta hauek kanporatu egin behar dira.

Zeintzuk dira nutrizio-funtzioaren aparatuak?
  
Digestio aparatua, arnasa aparatua, iraitz aparatua, zirkulazio aparatua.

Zeintzuk dira nutrizio-funtzioaren prozesuak?
Nutrizio funtzioaren prozesuak digestio prozesua, arnasketa, iraizketa eta zirkulazioa dira.

Zeintzuk dira mantenugaiak?
Mantenugaiak karboidrato edo gluziodoak, gantza edo lipidoak, proteinak, ura, bitamina eta gatz mineralak dira.

Zer da zuntza?
Zuntza elikagaiak duten zerbait da, landare jatorrikoak izaten dute, fruituek eta barazkiek, zerealak ere badute. Zuntza ez da mantenugaitzat hartzen, ez du eraikuntza materialik baina bai energia ematen du, oso beharrezkoa da digestio aparatua ondo funtzionatzeko.

Nola izan behar da dieta bat?
Dieta osoa eta orekatua izan behar da, dieta egokia beharrezkoa da pentsona batek osasuntzu egoteko.

Nola egiten da digestio?
Digestioa egiteko ahoan, elikagaik listuarekin nahasten dira. Elikadura boloa osatzen da horrela, gero elikadura boloa faringean eta hestegorrian zehar igarotzen da, urdailean, urdail urinarekin nahasi, eta kimoa osatzen da, heste meharrean, heste urinarekin pankreako urinarekin eta behazunarekin nahasi eta kiloa osatzne da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario