PERPAUSA
Esanahi osoa duen hizkerako atalik txikiena da.
-
Perpaus jokatuak
eta jokatugabeak
-
Perpaus bakunak eta perpaus elkartuak
-
Perpaus lokabeak eta mendeko perpausak
-
Baiezko perpausak eta ezezko perpausak
Perpaus jokatuak eta jokatugabeak
Perpaus guztiek aditza dute eta
aditz hori era jokatuan edo jokatugabean egon daiteke.
Adibidez: Saskibaloian ibiltzea. (jokatugabea)
Adibidez: Saskibaloia oso dibertigarria da. (jokatua)
Perpaus bakunak eta perpaus elkartuak
Aditz kopurua kontutan hartuta, perpausak bakunak, aditz bakarrekoak, edo elkartuak, aditz bat baino gehiago dutenak izan daitezke.
Adibidez: Pozik nago (bakuna)
Adibidez: Ni pozik nago, baina zu triste zaude (elkaruta)
Perpaus bakunak eta perpaus elkartuak
Aditz kopurua kontutan hartuta, perpausak bakunak, aditz bakarrekoak, edo elkartuak, aditz bat baino gehiago dutenak izan daitezke.
Adibidez: Pozik nago (bakuna)
Adibidez: Ni pozik nago, baina zu triste zaude (elkaruta)
Perpaus lokabeak eta mendeko perpausak
Beste perpaus baten mende dagoen
perpausa mendekoa da, beste perpaus baten mende ez dagoena lokabea.
Adibidez: Nik ez dakit (lokabea)
Adibidez: Nik ez dakit zer nahi duzun (mendekoa)
Baiezko perpausak eta ezezko perpausak
Ezezko perpausek ez (edo ezin)
partícula dute beti, baiezko perpausek ez dute partikula berezirik, aditza
trinkoa denean izan ezik (badakit zer egin).
Adibidez: Zuk ez duzu inoiz asmatuko (ezezkoa)
Adibidez: Zuk asmatuko duzu (baizkoa)
No hay comentarios:
Publicar un comentario