Xanga Counter

miércoles, 12 de septiembre de 2012






NUTRIZIOA

1. Zergatik behar dugu nutrizioa?

Gorputzak lanean ari da: arnasa hartzen dugun, bihotzak taupadak egiten ditu, garunak lan egiten du…

Horretarako, energia behar dugu (oinez ibiltzean, korrika egitean, ikastean…)

Energiaz gain, gorputzak eraikuntza-materialak behar ditu etengabe haurtzaroan eta nerabezaroan hazteko.

Nutrizio-funtzioaren barruan daude bizitzeko behar ditugun raikuntza-materialak eta energia lortzeko prozesu guztiak.





2. Nola gertatzen da nutrizioa?

Nutrizioa prozesu luzca da. Elikagiak hartzea da lehenengo urratsa.

Elikagiak mantenugai substantziaz osatuta daude. Mantenugai horiek eneria eta eraikuntza-material bihur ditzakegu. Behar beharrezkoa da elikagaiek dituzten mantenugaiak lortzea.

Mantenugaietik energia lortzeko, erreakzio kimiko bat sortzen da oxigenoari ezker.

Oxigenoa eta mantenugaiak gorputzean banandu behar dira.

Nutrizio prozesuan zehar, hondakin substantziak sortzen dira. Gorputzak hondakin-subtantziak kanporatu behar ditu.




3. Nutrizio-funtzioari dagozkion prozesuak eta aparatuak

Nutrizioa, lau prozesuz osatuta dago. Laurak beharrezkoak dira.

-         Digestio-prozesua. Elikagaietik mantenugaiak lortean datza, gorputzak erabili ahal izateko. (Digesto aparatuan)

-         Arnasketa. Bizitzeko behar dugun oxigenoa lortzea da. (Arnas aparatuan)

-         Iraizketa. Gorputzean sortzen diren hondakin substantziak kanporatzeari esaten zaio. (Iraitz-aparatua)

-         Zirkulazioa. Gorputz osoan zehar mantenugaiak, hondakin subtantziak eta oxigenoa garraiatzea da. (Zirkulazio-aparatua)

No hay comentarios:

Publicar un comentario